Kide Ileapaindegia Aveda Kolorea Leuntzea Bestelako Servitzua Harremanetarako Aveda Produktuak Aveda Produktuak Aveda Produktuak Aveda Produktuak Aveda Produktuak Aveda Produktuak Aveda Produktuak Aveda Produktuak Aveda Produktuak Página oficial Aveda

HELBURUA

AVEDAn gure helburua da bizi garen mundua zaintzea, lantzen ditugun produktuetatik hasita gizarteari laguntzen diogun moduetara arte.Aitzindaritza ekologiko eta arduratsuko eredu bat emateko ahalegina egiten dugu, ez soilik edertasunaren munduan, baita mundu osoan ere.

ONDAREA

5.000 urteko emaitzak. Gure lehen erroak Ayurvedan oinarritzen dira, Indiako tradizio sendagarrian, bizitzaren ezagutzan eta gauza guztien arteko harremanean oinarrituta. 5.000 urtez baino gehiago frogatu egin du pertsonaren tratamendu osoa oreka eta ongizate handiagoa ekartzen duela, eta, beraz, gure produktuek ilean edo azalean dituzten ondorioez gain, gorputzean, buruan eta emozioetan dituzten ondorioak ere kontuan hartzen ditugu.

JARDUN ARDURATSUA

Ziur gaude enpresa-jarduera arduratsu bat egiteko ezinbestekoa dela ingurumen-iraunkortasuna bilatzea, eta sinismen horretan oinarritzen dira hartzen ditugun erabaki guztiak. Horretarako, naturan inspiratzen gara iraunkortasun-eredu gisa. Gure ustez, enpresarentzako onurek eta ingurumenarekiko erantzukizunak geroz eta lotura estuagoa izango dute, izan ere egunero handitzen baita iraunkortasuna sustatzeko nahiz onurak lortzeko “natura ezinbestekoa” dela ohartzen diren sektoreen kopurua.

OSAGAIAK

Avedako osagai naturalen gaineko gure Konpromisoaren bitartez, etengabe ahalegintzen gara jatorri naturaleko osagaiak erabiltzeko, molekularen % 50 baino gehiago landare-jatorrikoa, petroliotik ez datorren mineral batekoa, edo beste jatorri natural batekoa izanik, hala nola ura. Horretaz gain, erabilera-estandar batzuk ezarri ditugu, hala nola prozesatze-mota jakin batzuk saihestea.