Beti nahi izan duzun irudi-aldaketarekin lagunduko dizugu

Kide Ileapaindegia irudi aldaketaz eta zure ilearen osasunaz eta ongizateaz gozatzeko leku ezin hobea da. Gure talde eta produktu guztiak eskura izango dituzu ahalik eta zerbitzu onenak emateko.

Emakumeentzako eta gizonentzako ile-mozketak, une berezientzako eta ezkonberrientzako eta gonbidatuentzako orrazkerak, ilea hidratatzeko tratamenduak… Aukera guztiak zure burua inoiz ez bezala ikusi eta sentitzeko. Etengabeko prestakuntzari eta joera berriei esker, nahi dituzun irudi-aldaketei buruz aholkatuko zaitugu eta guztia zure ilearen identitatea errespetatuz.

Kiden, tindatzen eta koloreztatzen adituak gara. Jakinean gaude zein garrantzitsua den zure ilearen kolorea. Horregatik, kolore pertsonalizatuak amoniako eta amoniakorik gabe egiten ditugu. Koloreztatze prozesuan zure ilearen ongizatea zaintzea dugu. Irudi-aldaketa batek ez du zure ilearen osasuna kaltetu behar. Hori dela eta, ile mota bakoitzaren beharrak eta eskakizunak errespetatuz lan egiten dugu.

Kide Ileapaindegia zure ilearen eta norberaren ongizaterako gune bat da. Bertan, saio lasaigarriekin eta berritzeko erritu ezberdinekin ere gozatu ahal izango duzu; hala nola, basaltozko harri beroekin egiten dugun masajeekin, adibidez.

Zatoz eta utz iezaguzu zaintzen!

Cambio de imagen, tinte y coloración - Kide Ileapaindegia
Cambio de imagen, tinte y coloración - Kide Ileapaindegia
Cambio de imagen, tinte y coloración - Kide Ileapaindegia
Kevin Murphy - Kide Ileapaindegia

Gure konfiantzazko produktuak zure ilea mimatzeko eta ingurumena errespetatzeko

KEVIN.MURPHY MARKAREN KONFIANTZA ETA ESKLUSIBITATEA DUEN APAINDEGIETAKO BAT GARA

Kide Ileapaindegian zure azalaren eta ilearen osasuna bermatzeko produktu onenekin lan egiten dugu. KEVIN.MURPHYda gure konfiantzazko marka, izan ere, ilearen izaera mimatzeaz eta errespetatzeaz gain, ingurumenaren eta jasangarritasunaren estandar zorrotzenen pean egiten du lan.

Bere produktu guztiak testura arinekoak, indar handikoak eta iraupen luzekoak dira. Australiako oihanean dauden antioxidatzaile eta aktibo naturalek ileasakon tratatzen eta konpontzen laguntzen dute. Ile mota bakoitzera egokituta daude eta zure bertsiorik onena erakustea lortuko duten ezaugarri espezifikoak hobetzea eta indartzea dute helburu. Gainera, ez dute sulfatorik, parabenorik edota animalien ankerkeriarik. Beraz, zure ilea zainduko dute ingurumena errespetatuz.

Gure Zarauzko zentroak zure ongizate kapilarra ziurtatzeko behar duen guztia dauka; hala nola, ilea-hausketaren aurkako eskuilak, buru-azalaren estresa murrizten dutenak. Gainera, ingurumenarekin konprometituta gaude, eta hori gure produktuetan eta beste xehetasunetan islatzen da; hala nola, ECOHEADS buru-garbigailuetan. Iragazketa-sistemak ura ionizatzen eta sedimentuak ezabatzen ditu, ilea garbiago eta osasuntsuago utziz eta aldi berean, uraren kontsumoa murriztuz.